Espainiako Futbol Ligako hurrengo bi jardunaldiak ateak itxita jokatuko dituzte
Koronabirusa ez zabaltzeko neurrien artean, Espainiako Futbol Ligako lehenengo eta bigarren mailetako hurrengo bi jardunaldiak ateak itxita jokatzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Espainiako Futbol Federazioak eta Ligak erabakiaren berri dute dagoeneko, eta Ministroen Kontseilua bukatzean egingo dute ofizial.
Realaren kasuan, hurrengo bi asteburuetako norgehiagokez gain, gaur, hilak 10, Ipuruan Eibarren aurka jokatuko dutena –Zaldibarko zabortegian gertatutakoa dela eta atzeratutakoa– ere ateak itxita izango da. Horrela, txuri-urdinek partida hauek jokatuko dituzte ikuslerik gabe:
24. jardunaldia (atzeratua):
- Eibar – Reala (asteartean, 2020ko martxoaren 10ean, 20:00etan).
28. jardunaldia:
- Reala – Osasuna (igandean, 202oko martxoaren 15ean, 14:00etan).
29. jardunaldia:
- Alaves – Reala (larunbatean, 2020ko martxoaren 21ean, 18:30ean).
Ligako hainbat taldetako zaleek, tartean Realeko Bultzada Txuriurdinak, erabakia salatu dute. Izan ere, koronabirusarengatik neurriak hartzeren aldeko agertu dira, baina futbola zalerik gabe ulergaitza dela argudiatuz, partidak ateak itxita jokatu ordez, atzeratzeko eskatu dute.