Gizon batek bi emakumeri egindako erasoa salatuko dute Amaran
Amarako Talde Feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, igandean izandako eraso matxista bat gaitzesteko; Protesta 19:00etan izango da, Easo kalean.
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen igande eguerdian Easo plazan, bi emakume eraso izana leporatuta. Plazako aparkalekuan euren autoan sartuta zeuden biktimak, gizonak kopilotuaren atea ireki zuenean, emakumeak sexualki erasotzeko asmoz. Alde egitea lortu zuten biek, segurtasun langileen garitan babestuz. Ertzainak aparkalekura joan ziren, erasotzailea identifikatuz eta atxilotuz, sexu eraso delitua leporatuz.
Era berean, Amara Bai auzo elkarteak ere gertakaria gaitzetsi du eta bere “kezka” publiko egin du. Idatzi baten bitartez, honakoa adierazi dute: “Agenteei arreta jarri nahi diegu, antzeko isuriak berriro gerta ez daitezen. Era berean, Amarako auzo elkarteak, Amara Baik, bat egiten du gertaera hau eta antzekoak gaitzesteko sustatzen diren ekimen guztiekin!” Gainera, adierazi dute konpromisoa hartuko dutela auzoan dauden puntu kritikoetan jarduteko,eta eskaera hori erakundeei helarazteko.