Maiatzera atzeratu dute Kursaaleko Servatur azoka
Sevatur opor eta bidai azoka maiatzaren 8, 9 eta 10era mugitzea erabaki du antolakuntzak. Asteburu honetan egitekoa zen azokak 50 stand inguru eta 70 erakusle baino gehiago zituen. Koronabirusaren krisiaren ondorioz egin dute atzeratze hau.
Kursaalean mantenduko dute azoka. Erabakia erakusle batzuen iritziaren ondorioz hartu dute, baita osasun agintaritzaren aholkuei kasu eginez ere.
Mendi Tourren eskutik azokan estreinatzekoa zen Filma! Bidaia eta Abentura zinema zikoa, esaterako. Maiatzaren 8 eta 9an egingo dute.