'Turista Hiria' fanzinearen aurkezpena eta eztabaida egingo dute Bretxan
Duela aste batzuk hasi ziren Turista Hiria fanzine berria bizilagunen artean banatzen. Bertan Parte Zaharreko eta Donostiako turistifikazio prozesuari buruzko testuak eta hausnarketak biltzen dira. Dagoeneko aurkezpenak batzuk egin dituzte, Grosen esaterako, eta larunbatean, martxoak 14an, Bretxean aurkeztuko dute. Goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batetara egongo dira fanzinea banatzen, eta eztabaida ere antolatu dute. Bizilagunak parte hartzera eta haien bizipenak kontatzera animatu dituzte.