Udaberriko Laborategietan izena emateko epea ireki dute
Donostiako gazteentzat 153 plaza eskainiko dituzte Kontadores Gazte Zentroko zazpi laborategietan, martxoaren 25etik ekainera bitartean. Argazkigintza, sukaldaritza, dantza, elikadura osasungarria eta bideo sorkuntza izango dira landuko dituzten tailerren ardatz nagusiak. Gehienbat 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta egitaraua.
Donostia Gazteriak antolatutako ikastaroen eskaintzan berritasunak egongo dira, esaterako, contact dantzaren ikastaroa edo Twerking Feministarena. Aurten 16 eta 20 urte bitarteko gazteentzat doako ikastaro bat izango da baita ere, Instragamerako ikus- entzunezkoei buruzkoa. Prestakuntzaz gain, pertsonen arteko erlazioak eta lan dinamika berriak sustatu nahi dituzte, eta horretarako gazteen nahiak, beharrak eta gustuak kontuan artu dituzte.
Laborategiak artistek eta tokiko agente gazteek proposatu zituzten, urtarrilean argitaratutako deialdi publikoan. Aurkeztu ziren 30 ekimenenetatik hautatu dituzte ikastaroak.
Kontadoresen webgunean izen emateko aukera dago gaurtik aurrera, baita bestelako informazio gehiago ere.