Alarma egoeraren inguruko zalantzak izanez gero, Udalinfora deitu daiteke
Donostiako Udalak jakinarazi du koronabirusak sortutako alarma egoeraren inguruko zalantzak Udalinforen telefonoan, 010 zenbakian, kontsultatu daitezkeela, baita egoeraren inguruko iradokizunak egin ere. Horrela, 092 eta 112 larrialdietako telefono zenbakiak benetan premiazkoak diren gaietarako uzteko deia egin dute, euren saturazioa murrizteko.