Piter Ansorenak San Jose goiza alaitu du Parte Zaharrean
Konfinamendua dela eta, San Jose goizetan egiten den diana ezin izan dute ohi bezala ospatu. Hala ere, Jose Ignazio “Piter” Ansorena txistulari donostiarrak era bitxian ospatzea lortu du, txistua bere balkoitik jotzen. Konstituzio plazara ere jeitsi da, udal txistulari bandak jo ohi duen lekutik kontzertua emanez.
Aste honetan Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak iragarri zuen txistu emanaldi txikiak egunero egingo zituela, Twitter sare sozialaren bidez.