Udaltzaingoak alarma egoeraren baitan asteartean egindakoaren berri eman du
54 pertsona indentifikatuak izan dira, horietatik 49 bide publikoan egoteagatik, eta bost establezimendu batean egoteagatik.
Udalak ohar baten bidez udaltzaingoen jardueren laburpena aditzera eman du, martxoaren 17ko 5:00tik martxoaren 18ko 5:00ra emandako jarduerekin. Guztira 220 jarduera indibidual izan dira alarma egoera ezartzen duen 463/2020 Errege Dekretua betzeko kontrolari buruz, eta zazpi jarduera generiko egon dira (kafea saltzen duen lokal bat, bi vending makina, eta lau esne makina).
54 pertsona indentifikatuak izan dira, horietatik 49 bide publikoan egoteagatik, eta bost establezimendu batean egoteagatik. Ez da atxiloturik egon desobedientzia edo erresistentziagatik, baina 30 isun proposamen egon dira bide publikoan, Hiri Segurtasun Babesaren 4/2015 LOaren 36.6. artikuluan jasotzen den Agintaritzari desobedientzia edo erresistenziari lotuta. Zirkulatzeko baimenik gabeko ibilgailurik ere ez da gelditu.