Atzean Zuloa: 'Lo txarrekoa'
Atzean Zuloaren pertsonaia berria ‘Lo txarrekoa’ da, eta eguna arrastaka pasatzen du. Egunero porru eginda jaikitzen denez, leku guztietara berandu iristen da, eta egunean bost kafe hartu behar izaten ditu lanean errenditzeko.
Denboraldi berria otsaila hasieran abiatu zuen Atzean Zuloa-k, eta ordutik hona beste sei lau pertsonaia aurkeztu dizkigu ostiralero: ‘Begirale eternoa’, ‘Nostalgikoa’, ‘Bertsofilikoa’, ‘Kokologista’, ‘Gidabaimenik gabea’ eta ‘Egunean Behin frikia’.