Kresala Zineklubak online ikusgai dauden filmei buruzko solasaldiak egingo ditu
Berrogeialdiaren egoerara egokituta, Kresala Zineklubak online ikusgai dauden pelikulen inguruko solasaldiak antolatzeari ekin dio. Saioak zineklubaren Instagrameko kontuan (@kresalazinekluba) jarraitu daitezke, eta aldiro pelikula edo dokumental jakin bati buruz hitz egiteko gonbidatu berezi bat dute.
Lehenengo solasaldia pasa den astelehenean egin zuten, Romans Polanskiren Rosemary’s Baby filmari buruzkoa, eta datorren astean beste hiru saio egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek:
- Martxoak 23, 19:00etan: Jesucristo Superstar pelikula, Ainhoa Marzol zinema kritikariarekin.
- Martxoak 27, 18:30etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz): AWLAD Hesiak gainditu dokumentala, Ane Irazabalekin, kazetaria eta filmaren egilea.
- Martxoak 30, 19:00etan: La hija de un ladrón pelikula, Belen Funes zuzendariarekin.
Jesucristo Superstar eta La hija de un ladrón euskarazko Filmin kanalean ikusi daitezke, eta AWLAD Hesiak gainditu, berriz, Vimeo plataforman: