Udalak kaleko garbiketa eta desinfekzioa indartu ditu
Kalea garbi mantendu eta koronabirusaren hedapena mugatzeko asmoz, udalak hiriko bide-garbiketaren desinfekzioa indartuko du gaurtik aurrera. Horretarako, bide-garbiketa egiteaz arduratzen diren langileek kloroan oinarritutako soluzioa erabiliko dute makina eta kamioi zisternekin eginiko zerbitzuetan. Udalak azaldu duenez, “helburua da modu agresiboan garbitzea da, desinfektatzea eraginkorra izateko”.
Kloro bidezko desinfekzio hori jende kopuru handiak biltzen dituzten guneetan egingo da bereziki, hala nola supermerkatuen, botiken eta zabalik dauden gainerako saltokien inguruetan.
Horrez gain, udalak jakinarazi du zaborrentzako kontainerren garbiketa egunero egingo dela, eskulekuei arreta berezia eskainiz. Bestetik, orain arte egunean bitan garbitu izan diren igogailu publikoak lau aldiz garbituko dituzte egunero.