Antiguan Sinatraren musika jo dute konfinamendua arintzeko
Herritarrek etxean sartuta astebete daramatenean, alarma egoera beste hamabost egunez luzatuko dela iragarri du Espainiako Gobernuak. Konfinamendu egoera gogorra da, eta, zoritxarrez, luzerako doa, hirian koronabirusaren kutsatuen kopuruak gora egiten jarraitzen duelako. Hala ere, donostiarrek ez dute umorea galdu —batzuek ez, behintzat—, eta batek edo bestek bere bizilagunen egoera arintzeko moduak bilatzen ditu.
Antiguan, esaterako, elkarrekin bizi diren lau gaztek kontzertu ederrak eskaintzen dituzte eguerdiro euren etxeko leihotik inguruan dituzten auzotarrentzat. Azpiko bideoan, Frank Sinatraren ‘My way’ kanta jo zutenekoa, bizilagunen txalo zaparrada eta guzti: