92 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak
17 positibo gehiago egon dira astelehenetik asteartera. EAEko hirietatik bosgarrena da Donostia kutsatze kopuruetan.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko datu eguneratuak argitaratu ditu. Horien arabera, asteleheneko 20:00ak arte 92 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Zifra horiek, beraz, hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 75 ziren, eta duela hiru, berriz, 58.
Datuen arabera, EAEn, Donostia kutsatu gehien dituen bosgarren hiri edo herria da, Gasteiz (900), Bilbo (345), Basauri (129) eta Getxoren (102) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen arabera zerrendatzea ikusita, kutsatzeak Donostian hala banatu dira:
- Amara Berri: 16
- Gros: 13
- Ondarreta: 22
- Amara-Erdialdea: 8
- Altza-Roteta: 8
- Parte Zaharra: 8
- Egia: 5
- Intxaurrondo: 3
- Loiola: 3