Donostian 111 kasu positibo daude koronabirusagatik
Hemeretzi kasu berri zenbatu dira hirian, azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 92 ziren, eta duela hiru, berriz, 58.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 111 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak, datuen hauen arabera. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek astearteko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 92 ziren, duela hiru 75, eta duela lau, berriz, 58.
Datuen arabera, EAE mailan, Donostiak kutsatu gehien dituen bosgarren udalerria izaten jarraitzen du, Gasteiz (977), Bilbo (426), Basauri (142) eta Getxoren (118) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen arabera zerrendatzea ikusita, kutsatzeak Donostian hala banatu dira:
- Ondarreta: 24
- Amara Berri: 20
- Gros: 16
- Altza-Roteta: 12
- Amara-Erdialdea: 11
- Parte Zaharra: 9
- Egia: 6
- Intxaurrondo: 3
- Loiola: 3