Ordu aldaketa egingo da igande goizaldean
Udako ordutegia indarrean sartuko da igandean; izan ere, goizaldeko ordu bietan hirurak izango dira. Horren ondorioz, egunak beranduago argituko du, eta egunaren amaieran, berriz, argitasun gehiago izango da.
Gaur egun, Europan urtean bitan aldatzen da ordutegia, elektrizitatea aurrezteko neurri gisa. Hain zuzen, martxoan ordu bete atzeratzen da, eta urrian aurreratu. Hala ere, Europako hainbat estatuk adierazi izan dute neurri hori ez dela eraginkorra, eta kentzeko eskatu izan dute. Duela bi urte, Europako Batasunak gaiaren inguruko eztabaida izan zuen, baina erakundea osatzen duten herrialdeek erabakia 2021. urtera atzeratzeko erabakia hartu zuten.