COVID-19ak urtarrila amaieran jo zuen lehen aldiz Singapur, baina kurba nahiko egonkor mantentzea lortu dute azkeneko astera arte. Bizi duen egoeraz, bertan hartutako neurriez eta kudeaketan izan diren desberdintasunez hitz egin dugu hiri-estatu horretan bizi den Ander Zozayarekin.
Berrogeialdiak denok etxean sartuta gaituen honetan, bizi erritmo azkarrak baretu eta gauzak beste patxada batekin egiteko aukera paregabea dugu aurrez aurre.
Hiru hilabetez kontzertuak bilatzen aritu da Iker Lauroba musikari donostiarra, bere azken lana zuzenean aurkezteko. Bi emanaldi besterik ez ditu lortu. Alarma egoeraz geroztik, ordea, kontzertu birtualak emateko eskakizun ugari izan ditu.
Kasu berrien kopurua gora doa egunetik egunera. 32 kasu gehiago zenbatu dira, asteartetik asteazkenera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 111 ziren, eta duela hiru, berriz, 92.
Ia bi aste pasa dira koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, Espainiako Gobernuak estatu osoan alarma egoera ezarri zuenetik. Ordutik, herritarrak euren etxeetan konfinatuta daude, eta urrutikoak dirudite kaleak jendez gainezka zeuden egunak.