143 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Donostian
Kasu berrien kopurua gora doa egunetik egunera. 32 kasu gehiago zenbatu dira, asteartetik asteazkenera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 111 ziren, eta duela hiru, berriz, 92.
Osakidetzaren azken datuetan arabera, Donostian 143 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman dituen zifra horiek, ordea, asteazkeneko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak dira, hortaz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 111 ziren, duela hiru 92, eta duela lau, berriz, 75.
Datu hauek adierazten dute EAEn Donostia kutsatu gehien dituen bosgarren udalerria dela oraindik ere, Gasteiz (1116), Bilbo (535), Basauri (166) eta Getxoren (144) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen arabera zerrendatzea ikusita, kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan hala banatu dira:
- Ondarreta: 31
- Amara Berri: 24
- Gros: 20
- Amara-Erdialdea: 15
- Altza-Roteta: 13
- Parte Zaharra: 13
- Egia: 8
- Intxaurrondo: 5
- Loiola: 5