Bertan behera utzi dute Giza Eskubideen Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era egin behar zuten Donostiako 18. Giza Eskubideen Zinemaldia, baina koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, bertan behera uztea erabaki dute. Antolakuntzak azaldu duenez, “zinemaldia ezin da berme osoz egin” data horietan, horregatik “gizarte erantzukizunez jokatuz eta gaur egungo mugak ikusita”, jaialdia bertan behera utzi dute. Era berean, ikastetxeentzako egin behar zituzten film proiekzioak ere ez dituzte egingo.
Hala ere, nabarmendu dute Giza Eskubideen Zinemaldiaren antolakuntzak nabarmendu du nahiz eta aurtengo jaialdia bertan behera utzi, urtean zehar lanean jarraituko dutela “kultura eraldatzaile baten alde, giza eskubideen urraketak salatuko dituena eta elkartasunaren zein enpatiaren aldekoa”. Era berean, adierazi dute giza eskubideekin lotutako askotariko egitasmoak sustatzen eta film proiekzioak egiten jarraituko dutela.
Horretaz gain, gogoratu dute Giza Eskubideen Zinemaldiak bere kanal propioa duela Filmin plataforman, eta hor daudela ikusgai aurreko urteetan jaialdian proiektatu dituzten filmak eta beste hainbat eduki interesgarri.