Etxetik etxerako online bertso saioak egingo dituzte ostiralero
Konfinamendua arintzeko hamaika egitasmo sortzen ari dira, eta horietako bat da itxialdiak iraun bitartean, ostiralero egingo duten online bertso saioa. Koronabirusak plazak hustu dituen arren, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek ostiralero, 18:30ean. Hain zuzen, sei bertsolari eta gai jartzaile bat bertsotan arituko dira, bakoitza bere etxetik.
Lehen bertso saio digitala egin zuten joan den ostiralean, hilaren 20an, eta Unai Elizasu gai jartzaileak azaldu duenez, saioaren arrakasta ikusita ostiralero errepikatzea erabaki dute. Ostiral honetan honako bertsolariak izango dira pantaila atzeko plazan: Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Elizasu arituko da gai jartzaile moduan.
Saioa ikusteko, Labur.eus/etxetiketxera estekan sartu beharko da. Hona hemen martxoaren 20ko etxez etxeko bertso saioaren bideoa: