Segurtasun distantzia
Bizi dugun egoeran, joan den udan Kontxan eginiko argazki hau ikusteak harritu egiten du. Berrogeialdia? Zer da hori? Segurtasun distantziak txistea dirudi halako eszenaren aurrean.
Lehenago edo beranduago, baina, irudi hau errealitate bat izango da berriz gurean (gustatu ala ez), eta, une hori iritsi bitartean, geure buruak zaintzen jarraitzea dagokigu. Goazen, hortaz, segurtasun distantzia mentala ere ongi mantentzera, eguneroko mezu eta informazio uholdean egoeraren perspektiba ez galtzeko.
Birusa, etorri den modura, joan egingo da, eta herritarrok orain arte bezala eta behar bezain beste itxarongo dugu, irabazi arte. Animo!