Txiste txarrak grabatzeko erronka bota du Barrexerka antzerki taldeak
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 27a, baina ez ohiko eguna izango da antzerki zale eta aktoreentzat, izan ere, koronabirusa dela eta, antzoki guztiak hutsik daude. Hala ere, antzerkigile askok ez dute euren jarduna eten nahi izan, eta Barrexerka taldekoek erronka bat bota diete herritarrei: “Txiste txarren txalentxa”.
Konfinamenduari umorez eusteko asmoz, txiste txarrak grabatzeko desafioa egin dute Barrexerkakoek. Era berean, txiste txarra grabatzen duten pertsonek beste lagun bati erronka bera botatzeko deia luzatu dute. Barrexerkako Instagram profileko story-etan bildu dituzte orain arte jasotako txiste txarrak, eta IRUTXULOKO HITZAk bideo batean bildu ditu guztiak: