234 pertsona daude Donostian koronabirusagatik kutsatuta
Azken datuen arabera, 58 positibo berri zenbatu dira osteguna eta larunbata bitartean. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 208 ziren, eta duela hiru, berriz, 176.
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman ditu atzo gaueko 20.00ak arte Osakidetzak erregistratutako datuak. Donostian 234 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak, baina kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 208 ziren, atzo baino 26 gehiago soilik. Duela hiru egun 176 ziren, eta duela lau, berriz, 143.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen hirugarren udalerria izatera pasa dela, Getxo (210), Basauri (210) eta Barakaldo (211) gainditu baititu. Donostiaren aurretik jarraitzen dute oraindik Gasteizek (1563) eta Bilbok (844).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 57
- Amara Berri: 42
- Gros: 30
- Amara-Erdialdea: 20
- Parte Zaharra: 17
- Altza-Roteta: 17
- Egia: 13
- Intxaurrondo: 10
- Loiola: 10
- Bidebieta: 8