Dolua kudeatzeko, online topagune bat eskainiko du astero Bidegin elkarteak

Zurekin izeneko online topagunea sortu du Bidegin elkarteak, isolamenduan “elkar entzun eta laguntzeko”, eta dolua modu komunitarioan kudeatzeko. Elkarteak Egian du bere egoitza, eta taldea osatzen duten profesionalek urteak daramatzate doluan dauden pertsonei eta senideei, eta gaixotasun larri aurreratuei aurre egiten dieten pertsonei lagun egiten.
Konfinamendu neurria dela eta, eskaintzen dituzten zerbitzuak eten behar izan dituzte, baina alternatiba gisa, online topaketak egingo dituzte astero. Bi talde osatuko dituzte, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta parte hartu nahi dutenek zurekin@bideginduelo.org helbidera idatzi beharko dute.
Lehen saioa bihar egingo dute, hilaren 31n: goizean, 10:00etatik 11:30era gaztelanizazko taldearen txanda izango da; 16:30etik 18:00etara, berriz, euskarazko saioa egingo dute.