Eusko Jaurlaritzak adierazi du norberaren ohiko osasun zentrora deitzen jarraitu behar dela arnas sintomak —eztula, eztarriko mina, sukarra edo arnasa hartzeko zailtasuna— izanez gero eta, hauetatik, beharrezkoak diren kasuak bakarrik bideratuko dituztela ezarritako erreferentziazko zentroetara.
Alarma egoerarekin batera ezarritako etxealdiak auzotarren ekimenerako grina eta irudimena piztu ditu Morlansen: musika saioak, zaintza sareak, haurrentzako egitasmoak... Morlanstarrak elkarteko Ana Urrestak azaldu duenez, aspertzeko unerik ere ez dute.
Azken datuen arabera, 21 positibo gehiago zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 234 ziren, eta duela lau, berriz, 208.