Donostian 255 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin
Azken datuen arabera, 21 positibo gehiago zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 234 ziren, eta duela lau, berriz, 208.
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman ditu atzo gaueko 20.00ak arte Osakidetzak erregistratutako datuak. Donostian 255 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak, baina kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 234 ziren, atzo baino 21 gehiago soilik. Duela hiru egun 208 ziren, eta duela lau, berriz, 176.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen hirugarren udalerria dela, Gasteiz (1686) eta Bilboren(892) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 59
- Amara Berri: 50
- Gros: 34
- Amara-Erdialdea: 21
- Altza-Roteta: 18
- Parte Zaharra: 17
- Egia: 16
- Loiola: 11
- Intxaurrondo: 10
- Bidebieta: 8