Udalak bertan behera utzi du dBizi zerbitzua
dBizi zerbitzuaren geltoki bat, Groseko San Frantzisko kalean. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Koronabirusaren krisia dela eta, eta alarma egoeran konfinamendu neurriak areagotzearen ondorioz, Donostiako Udalak gaurtik aurrera bertan behera utzi du DBIZI bizikleta publikoaren zerbitzua hirian.
Mugikortasun Departamentuak erabaki hori hartu du, haien esanetan, “konfinamendu-neurri berriak, are murriztaileagoak, ezagutu ondoren, eta azken egunotan zerbitzu horren erabilera oso eskasa dela ikusita”.


