Dbusek ordutegi berriak izango ditu bihartik aurrera
Astelehenetik ostiraletarako zerbitzuei eragiten die bereziki neurriak, eta larunbat, igande eta jaiegunetan martxoaren 23an ezarritako zerbitzu eta ordutegiak mantenduko dira.
![36. lineako mikrobus bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2020/01/dbus36.jpg)
Neurri berriarekin, zenbait autobus zerbitzu gabe geratuko dira, alegia: 21. Mutualitateak-Anoeta, 23. Errondo-Puio, 24. Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo, 27. Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros), 29. Hego Intxaurrondo, 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 33. Larratxo-Intx.-Antigua, 38. Trintxerpe-Altza-Molinao), 41. Gros-Egia-Martutene, 42. Aldapa-Egia, 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete, eta 46. Morlans.
Zenbait zerbitzutan maiztasunak guztiz aldatuko dira, hala nola:
- 14. Bidebieta: 40 minuturo.
- 16. Igeldo: 60 minuturo.
- 18. Seminarioa: 60 minuturo.
- 19. Aiete-Bera Bera: 40 minuturo.
- 25. Benta Berri-Añorga: 60 minuturo.
- 26. Amara-Martutene: 30 minuturo.
- 36. San Roke-Aldakoenea: 60 minuturo.
Gainontzeko lineetan, normalean igandetan ematen duten zerbitzua emango dute. Dena den, zenbait kasutan, ibilbideak murriztuko dituzte:
- 28. Amara-Ospitaleak: Sanitaseraino.
- 5. Zuatzu: Zuatzuko biribilgune-raino/tik soilik.
Astelehenetik ostiralerako ordutegi guztiak esteka honetan ikus daitezke. Lehenengo irteerak, aldiz, esteka honetan daude eskuragarri.
Zerbitzuen aldaketak abisu berrira arte izango direla adierazi du udalak.