Emaus Fundazioa maskarak egiten ari da
Emaus Gizarte Fundazioa koronabirusaren pandemian lagundu nahian dabil, eta maskarak egiten hasi dira. Hain zuzen, fundazioaren Sindesperdicio poltsa markak bere ohiko jarduna alde batera utzi du, euren tailerretan maskarak egiteko.
Delta taldeak euren kirol dortsalak egiteko materiala eman diete, horrela Emaus Fundaziokoek maskarak egiteko eta, era berean, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak egitea ekiditeko. Materialarekin hainbat proba egin ondoren, osasungintzan erabiltzeko aproposak diren maskarak josten hasi dira, eta Gureak taldearen tailerretan azken ukituak eman eta desinfektatu ondoren, Donostiako Udalera bidaliko dituzte.