Bideo baten bitartez elkartasuna erakutsi nahi izan dute Saharako haurrek
Oporrak Bakean programaren bitartez Euskal Herrian uda pasa duten eta euskara ikasi duten haurrek hartzen dute parte bideoan
Esker oneko, elkartasun eta animo hitzak euskaraz partekatzen dituzten zortzi neska-mutil azaltzen dira bideoan, Aziza Brahim eta Eñaut Elorrietaren “Desio bat dut · عندي أمنية” abestia atzetik entzun daitekeela. Bideoak Oporrak Bakeanetik eskatu dizkiete, erakundetik adierazi dutenez, euskara dakiten haur guztiak ez direlako herri berean bizi.
Oporrak Bakeanek 10 eta 12 urte bitarteko haurrak udan Euskal Herrira ekartzeko programa da. IRUTXULOKO HITZAk erreportaje bat argitaratuko du gaur aurtengo kanpainaz eta alarma egoerako neurriek kanpainari nola eragin dioten jasoz.