324 pertsona dira koronabirusak kutsatutakoak Donostian
Hamabi pertsona berrik positibo eman dute azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 312 ziren, eta duela hiru, berriz, 284.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 324 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 312 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 284, eta duela lau, berriz, 267.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria izatera pasa dela, Barakaldok 335 kasu baitzituen. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2030) eta Bilbok (1218).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 70 (ez da igo)
- Amara Berri: 58
- Gros: 44
- Amara-Erdialdea: 33
- Altza-Roteta: 30
- Parte Zaharra: 22
- Egia: 20
- Loiola: 16
- Intxaurrondo: 12 (ez da igo)
- Bidebieta: 9 (ez da igo)