Alarma egoeran zehar TAO zerbitzuan jarritako isunak kenduko dituzte
Koronabirusa dela eta, alarma egoera ezarri zutenean, TAO zerbitzua bere horretan mantentzea erabaki zuen udalak, ibilgailuen mugimendua “ahalik eta gehien murrizteko” helburuarekin. Erabaki horrek zeresana eman zuen, baina udalak, hasiera batean, ez zuen atzera egin.
Joan den astean, ordea, TAO zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen udalak, eta azaldu dute alarma egoera hasi zenetik hona jarritako 70 isunak ez dituztela kobratuko. Izan ere, udalaren arabera, “helburua ez zen diru sarrerei eustea, trafiko jarioa egoko mantentzea baizik”. Hala ere, bertakoentzat diren aparkalekuetan bertakoek soilik ahalko dute ibilgailua utzi.