Onditz Oroituzen izena emateko epea apirilaren 21ean irekiko da
Donostiako Triatloia, Onditz oroituzen 35. edizioa 2020ko ekainaren 28an, igandean, izango da eta apirilaren 21ean irekiko da izena emateko epea. Aurtengo berrikuntza nabarmenena izango da federatuek eta federatu gabeek parte hartzeko aukera izango dutela.
Federatuek, apirilaren 30a arte izena emanez gero, 42 eurotako (44 eurotakoa txiparekin) tarifa izango dute; maiatzaren 1etik aurrera, aldiz, 52 eurotakoa (54 eurotakoa txiparekin). Ez federatuentzat, prezioa berdina izango da izen ematea zabaltzen denetik: 64 eurotakoa (66 eurotakoa txipa alokatu behar badute).
Antolakuntzatik adierazi dute bizitako egoera delikatua dela eta, proba bertan behera gelditu beharko balitz, izena emateko ordaindutakoa oso-osorik itzuliko dela, txartelaren gastua (0,60 euro) izan ezik.
Araudi osoari eta bestelako gaiei lotutako informazioa, Atletico San Sebastianeko webgunean dago eskuragarri.