Preso baten aholkuak
44 antena ikusten dira nire balkoitik. 44 antena zenbatu ditut nire balkoitik. Balkoia dugu, eta pribilegiatuak gara. Balkoiak, gainera, hegoaldera ematen du, eta eguzkia ateratzen denean, muskerren moduan gure azala ateratzen dugu paseatzera, D bitamina xurga dezan; baita bizipoza absorbatu dezan ere. Espetxean preso egondako baten aholkua etorri zait burura: begirada zaintzeko, begiratu ostertzera hogei minutuz, puntu finko batera, egunero.