Donostian 341 dira antzemandako gaixoak
Pedro Sanchez Espainiko Presidenteak dagoeneko erabaki du konfinamendua gutxienez apirilaren 26ra arte luzatzea. Goizean egin du bilera Sanchezek batzorde zientifikoarekin eta horren ondotik etorri da konfinamendua luzatzeko erabakia.
Osakidetzak atzo, ostirala, 20:00ak arte bildutako datuen arabera, Donostian 341 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak. Aurreko egunean baino 17 gehiago dira.
Datuak osasun eremuka banatuta Donostian:
Ondarretan, 70. Amara Berrin, 58. Grosen, 44. Amara eta Erdialdean, 33. Egian, 19. Loiolan, 16. Intxaurrondon, 12. Parte Zaharrean, 22. Bidebietan, 9. Altza-Rotetan, 30.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko hiriburua, 2088 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 1289 kasurekin, eta hirugarren, Donostia, 341 kasurekin.
Donostia Ospitalean 146 gaixo daude ospitaleratuta solairuetan eta 43 ZIUn. Guztira, 151 gaixo daude ospitalean.
Betiere gogoan izan behar da horiek ez direla kutsatuta dauden pertsona guztiak, baizik eta azterketak egin dizkietenetatik positibo eman dutenak. Sintoma arinak dituztenak etxean ari dira gaitza pasatzen, askok testik egin gabe.
Pedro Sanchez Espainiko Presidenteak dagoeneko erabaki du konfinamendua gutxienez apirilaren 26ra arte luzatzea. Goizean egin du bilera Sanchezek batzorde zientifikoarekin eta horren ondotik etorri da konfinamendua luzatzeko erabakia.
Euskal Autonomia Erkidegoan 360 kasu konfirmatu berri dira eta, guztira, 8.187 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.858 ospitaletan daude. Beste 33 pertsona hil dira; guztira, 477 EAEn.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 20.753 test egin dira, 1.283 atzo bakarrik. Gainera, Atzo egindako probetatik, soilik %28 eman dute positibo, azken 20 egunetan erregistratutako daturik baxuena. Bestalde, nabarmendu behar da osatutako eta alta emandako pertsonak 3.098 direla guztira.
Apirilaren 4ko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
GUZTIRA kasu positiboak |
ARABA |
92 |
319 |
184 |
2.539 |
BIZKAIA |
200 |
1.177 |
224 |
4.224 |
GIPUZKOA |
68 |
362 |
69 |
1.424 |
GUZTIRA EAE |
360 |
1.858 |
477 |
8.187 |