Jon Maiak bertso bat eskaini dio Hiritarron Harrera Sareari
Kale gorrian dauden pertsona migratzaileei laguntza ematea du ardatz Harrera Sarearen lanak. Bere osotasunean pertsona boluntarioek osatzen dute, eta erakundeen laguntzarik gabe autofinantzatzen da, jasotzen dituen ekarpenekin.
Boluntario moduan lanean ari diren guztiak omentzeko bertso bat egin du Jon Maiak. Hemen duzue entzungai.
Hemen pertsona ezin da neurtu
diruaren arabera
asko atzean geratuz gero
ezin da egin aurrera
gizaki egiten gaituen hori
bizitza da , ez papera
Denok osatzen dugu mundu hau
inor ez dago sobera
Boluntariotza sare sendo bat
goizetik eta gauera
kezka, ardura, ekintzailetza
eraldatzaile jarrera!
Zuek egiten ari zarete
garai zailotan gainera…
askok nahi dugun biharko mundu
berriarentzat harrera
Jon Maia