Laguntza gehigarria behar duten ikasleak nola lagundu pentsatzen ari zirela, ikasle ohiengana jotzea erabaki zuten Axular Lizeokoek, eta jasotako erantzuna oso positiboa izan zen. Hala azaldu du Itziar Redondok, ikastolako Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak.
Atzean Zuloa Youtubeko kanaleko aktoreak dira Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua, eta kanalaren hirugarren denboraldian murgilduta daude. Euskarazko umorea sustatzea dute helburu, eta konfinamendu egoera honetan umorea inoiz baino beharrezkoagoa dela uste dute.
Hamaika pertsona berrik positibo eman dute azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 362 ziren, eta duela hiru, berriz, 341.