Gros-Ulia, Bidebieta, Altza eta Trintxerpeko ur kontagailuen irakurketa eten egin da alarma egoera hasi zenetik
Gaur goizean Donostiako Udalak ohar baten bitartez jakinarazi du alarma egoera ezarri zenetik Gros-Ulia, Bidebieta, Altza eta Trintxerpeko ur kontagailuen irakurketa eten egin dela. Honek auzo horietako kontagailu guztien irakurketari eragin die, etxekoetatik industria eta merkataritzakoetara.
Uraren faktura bidali ahal izateko, kontsumoa telefonoz esatea gomendatu diete bertako bizilagun eta langileei. Etxeko kontagailuen eta saltoki eta industria kontagailuen hiruhileko datuak eskatu dira; kontsumo handia jasotzen duten kontagailuen kasuan, aldiz, hileroko datuak.
Ur kontagailuen irakurketa jakinarazteko telefonoa 943 224 201 da, Vanagua enpresarena.