Etxez etxeko banaketa egiten ari dira San Martin merkatuan
Konfinamenduan zehar ere jendeak tokiko produktuak erosi ditzan, etxez etxeko banaketa zerbitzua ezarri du Donostiako San Martin merkatuak. Hain zuzen, merkatuaren webgunean postu guztietako produktuak eta prezio ikusgai jarri dituzte, bezeroek nahi dutena aukeratu eta erosi ahal izateko.
Erosi nahi diren produktuak aukeratuta, pedidos@mercadosanmartin.es helbidera idatziz edo 601-98 91 25 telefono zenbakira WhatsApp bidez idatziz egin behar da eskaera, 8:00etatik 12:00etara, izen-abizenak eta helbidea adieraziz. Ondoren, etxean edo merkatuko aparkalekuan jaso behar dira eskatutako produktuak, 15:00etatik aurrera. Zerbitzua doakoa da, eta erosketaren ordainketa txartelarekin egitea beharrezkoa da. Hala ere, eskaera ugari izan dituzte azken egunotan, eta hilaren 11era arte ez dituzte eskaera gehiago onartuko.