Konfinamenduko kontsumo ereduen inguruko mahai-ingurua egingo du Saretuz elkarteak
Saretuz merkataritza elkarteak konfinamenduan zehar agerian gelditzen ari diren kontsumo ereduen inguruko hausnarketa egin nahi du, eta, Impact Hub Donostia komunitatearekin lankidetzan, Internet bidezko mahai-inguru bat antolatu dute. Zoom plataformaren bidez egingo dute mahai-ingurua, helbide honetan. Asteazkenean, hilaren 8an, izango da, 18:00etatik 19:00etara.
Kontsumo ereduen inguruko hausnarketa sustatzea du helburu egitasmoak, baita gizartearen hainbat pentsamolderen inguruan ere. Saio dinamiko bat izango da, non bi bideo proiektatuko dituzten eta, ondoren, parte-hartzaileen arteko mahai-ingurua egingo duten.