Hunky Dory Laboratory Donostiako Zaragoza plazan dagoen lurrin denda txiki bat da. Perfume bereziak saltzen dituzte, adituak ez direnentzat ezezagunak diren markakoak, baita kosmetikoak ere. Maddalen Marzol dendako jabeetako bat da, eta Hunky Doryko beste jabe Eva Chartonekin batera, euren bideak bilatzen saiatu dira konfinamendu egoeran dendarekin aurrera egiteko.
Mundukide kooperazio fundazioa munduan zehar dituen lankideak elkarrizketatzen ari da, beste herrialdetan koronabirusaren pandemia nola bizitzen ari diren jakiteko. Ekuadorren dagoen langile profesionala, Jon Arruti, donostiarra da, eta egin dioten bideo elkarrizketa fundazioaren webgunean dago ikusgai.
Hamazazpi positibo berri zenbatu dira astelehenetik asteartera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 381 ziren, eta duela hiru, berriz, 372.