Eguraldi goibelari... musika!
Konfinamenduaren 38. eguna. Jose Ignazio Ansorena txistulariak ez du hutsik egin, eta igande goizero egin duen moduan, hamaikak jo berriak zirenean txistua jotzen hasi da bere etxeko balkoitik.
Kanpaikadekin batera hasi da musika jotzen, eguraldi lainotsu eta goibela musikarekin alaitzen.