Zein hizkuntzatan egiten dut etxean eta etxetik?
Etxealditik Euskaraldira dinamikak hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa sustatu nahi du. Norekin eta nola hitz egiten dugun, eta zer aldatu edo zer mantendu nahi dugun ikusteko ariketa erraz eta interesgarriak proposatu nahi dizkie herritarrei.
Norekin eta nola hitz egiten dugu? Gure hurbileko harremanetan ditugun hizkuntza ohiturei buruzko erradiografia bat egiteko ariketa sinple bezain erabilgarria egiteko bidea erakutsiko du dinamikak. Rita Aldabaldetreku Euskaraldiaren koordinatzaileak azaldu du lehen ariketa.