Ane Gaztelumendi Eskola Dantza Taldeko emanaldien arduraduna eta dantzaria da. Elkarteko dantzariak profesionalak ez badira ere, grebarekin bat egitea erabaki dute.
Loaldi txar batean otu zitzaion Joxerra Garziari The Beatles taldearen 'Let it be' ospetsua euskaratzea. Bere lagun Kike Amonarrizi bidali zionean ez zuen imajinatu sei hilabete beranduago, bizi dugun egoera berezia dela eta, sare sozialetan horrenbeste hedatuko zenik.
Niña Coyote eta Chico Tornadok bat egin dute euskal kulturgintza gaur eta bihar egiten ari den grebarekin. Entzun ditzaten isiltzea erabaki dute. Arrazoiak anitzak dira, taldeko Usua de la Fuentek —Niña Coyotek— azaldu duenez.
Osakidetzaren datuen arabera, positibo kasuak ez dira igo hirian: kutsatutako donostiarrak 564 dira. Bestalde, Gipuzkoan hemeretzi kasu berri zenbatu dira. Duela hiru egun, 554 pertsona ziren koronabirusarekin gaixotutakoak, eta duela lau, berriz, 530.