Etxeko leihotik egiteko bioblitzaren bigarren edizioa antolatu du Aranzadik iganderako
Aranzadi Zientzia Elkarteak #EtxeanGeratukoNaiz bioblitzaren bigarren edizioa antolatu du. Igandean izango da, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte.
Bioblitz baten helburua da denbora tarte eta eremu jakin batean ahalik eta espezie gehien behatzea. Kasu honetan, Ornitho Euskadiko webgunean jasotzen den edozein animalia edo landare talderi buruzko informazioak balio dezake parte hartzeko eta lortutako behaketak webgunean sartu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da Ornitho Euskadiko webgunean izena ematea.
#EtxeanGeratukoNaiz bioblitzaren lehenengo edizioa joan den martxoaren 28an egin zen. Guztira, 92 espezie ezberdinetako ia 1.000 behaketa jaso ziren Euskal Autonomia Erkidego osoan.