Haurrentzako mintzapraktikak egiten ari dira
Aieteko haur eskola.Donostiako Udala Konfinamenduak euskaraz aritzeko aukerak murriztu egin dizkie haur eta nerabe askori, euren familiek ez dakitelako euskaraz. Horregatik, eskolako jarduerak euskaraz egiteko zailtasun gehiago izan ditzakete haurrek. Hori gerta ez dadin, Donostiako zaintza sareetako eta hainbat elkartetako boluntarioek euskara erdigunean jarri dute konfinamenduan ere.
Lehen Hezkuntzako haurrei euren etxekolanekin laguntzeko eta, nahi izanez gero, mintzapraktikak egiteko prest agertu dira, “haurrak euskaraz bizi, hazi eta hezi daitezen”. Laguntza hori jaso nahi duten familiak telefono zenbaki hauetara idatziz edo deituz jarri daitezke harremanetan boluntarioekin:
- Aiete: 660-93 84 49.
- Añorga: 666-86 31 25.
- Bidebieta: 688-76 40 95.
- Egia: 696-66 40 93.
- Gros: 680-44 02 82.
- Intxaurrondo: 638-18 44 20.
- Morlans: 688-62 23 48.
- Gainontzeko auzoak: 680-67 18 18.


