Udaltzaingoak haurrak zoriontzeari utziko dio igandetik aurrera
Donostiako udaltzaingoak amaitutzat emango du hiriko haurren urtebetetzeetan zoriontzeko kanpaina, igandetik aurrera. Astelehenean umeentzako konfinamendu fase malguagoa hasiko delako hartu dute erabakia, eta horrela dituzten baliabide guztiak “egoera berria betetzen dela ziurtatzeko” erabili nahi dituzte.
Udatzaingoek aste hauetan 500 eskaera baino gehiagori erantzuna eman diete, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei. Bestalde, Hiriko mugikortasun departamenduko agenteek, hiriko egoitzetan dauden adinekoak zoriontzen jarraituko dute.