Hiritarren egunerokoa ez ezik, kaleen eta etxeen itxura ere zeharo eraldatu du konfinamenduak. Paisaia berri eta ezohiko horiek aparteko ikuspegi batetik jaso dituzte hainbat argazkilarik.
Paseatzera, jolastera edo ariketa fisikoa egitera irteteko aukera izango dute, goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara, baina haurrentzako gune eta parkeak erabiltzea debekatuta egongo da.
Hontza Liburudendako egoitza fisikoa itxita dago, baina online saltzen eta liburuak bidaltzen hasi ziren duela astebete. Liburuaren Eguna dela eta ezer berezirik egiten ari ez badira ere, gaurko eguna dela eta eskari gehiago jaso dituztela dio Ramon Tatiegi Tati liburu dendako saltzaileak.
Liburuaren eguna ezberdina izaten ari da aurten. Konfinamendu garai berezi honetan, azokarik gabe geratu dira sortzaile, dendari eta irakurleak, bakoitza bere etxean. Harkaitz Canok idazle moduan egoera nola bizi duen azaldu digu.
Kaleak hutsik izan dira aurtengo liburuaren egunean. Konfinamenduaren erruz, urtero giroa alaitzen zuten azokak etxeetara eraman behar izan dituzte antolatzaileek. Adolfo López Gipuzkoako liburu-denden elkarteko presidenteak saltoki txikien arteko elkartasunaren garrantzia azpimarratu du.
Bikote batek itxialdian bere distantzia pertsonala bizi du. Gobernuak esango du noiz arte, istorio labur honek kontatzen du nola.
Iñaki Martiarena 'Mattin' (Donostia, 1967) Informazio Zientzietan lizentziaduna. Euskarazko prentsan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Hainbat esparru grafiko jorratu ohi du: ilustrazioa, komikia, umore grafikoa, sormen tailerrak, etab. Haur literaturako liburu ugari ilustratu ditu. Belardo komiki pertsonaia ezagunaren sortzailea da.