Donostiarrei eskerrak emateko bideo bat zabaldu du udalak
Donostiako hiritarrei konfinamendu egoeran izandako jarreragatik eskerrak emateko bideo bat zabaldu dute sare sozialen bidez, #EskerrikaskoDonostia traola erabiliz, eta honako mezuarekin: “Egunero Donostia martxan jartzen duzuen guztioi, mila esker. Baita etxean zaudetenei ere. Eta une hauetan pazientziaz eta lasaitasunez jokatzen duzuenei ere bai”. Bideoan, Donostiako kaleak hutsik ageri dira, hiriarekin harremantzen diren soinuak (danborradak, kanpaiak, Errealeko partiduen aurreko giroa) entzuten diren bitartean.