'Elurraren zehatza', Harkaitz Cano
Zer espero dugu elurra nekez eta bakan egiten duen lekuetako biztanleok elurraren zain gaudenean? Seinale bat? Denbora geratzea? Zerotik hastearen kimera? Poetak inbidia dio xamanari: haren lekuan jarri nahi luke babes-erregua poema bihurtzeko.
Donostia Kulturaren Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, euskal idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Harkaitz Cano idazle donostiarrak Elurraren zehatza idatzi du.