Jose Luis Zumeta margolaria zendu da
Jose Luis Zumeta margolaria (Usurbil, 1939) hil da, 81 urte zituela, Gros auzoko bere etxean. Naiz hedabidearen arabera, bere alabak aurkitu du gorpua. Artean ibilbide luzea egin du Zumetak, eta informalismoa, arte figuratiboa eta espresionismo abstraktua landu ondoren, arte abstraktua landu zuen azken urteetan.
14 urterekin hasi zuen bere ibilbide artistikoa, Donostiako Graficas Valverde lantegian marrazkilari grafiko gisa lan egin baitzuen, 1953tik 1958ra. Horrela, hiriko Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartzean izena eman zuen, eta Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen Madrilgo Pintura Joven lehiaketan. Parisera joan zen ondoren, eta nazioarteko abangoardia artistikoan murgildu zen, 1960an Hondarribian Remigio Mendiburu eskultorearekin lan egiten hasteko. Handik urtebetera, bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, Donostiako Udal Arte Aretoan.
Euskal Eskolako Gaur talde abangoardista aitzindariaren sorreran parte hartu zuen 1965ean, Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida artistekin batera, besteak beste. Ez Dok Amairu taldean ere aritu zen, eta iazko ekainean egin zuen Azken Zumetak bere azken erakusketa, Donostiako Ekain Arte Galerian.